XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ixurtzako Errikoetxearen papel zarren artean gordetan ei-ziran lenago, gerrateraino beintzat.

Baleiteke egunen batean agertzea eskuz egiñiko bertso-paper bakar ori, baiña bitartean berak idazteko eskatu deutsat Markoseri.

Ez dala ondo gogoratzen, lenago ondo ekiazala buruz baiña, esan deuste.

Alan da guztiz be, naikua gogoratzen da, eta Ixurtzako abade ta nere adiskide ona dan Jose Antonio Mallonak eta bion artean paperian ipinita bialdu deustaz bertsuok.

Onexek dira: 1. Launakuen soiñuan:
Aita Juaniko
Seme Periko,
Zer dauku afariteko (bis)
Oriyo azak gozo-gozuak
Arto beruaz jateko (bis)
.

2. Txantxangilluaren soiñuan:
Txantxulario Kaminero
Etxeukuat dirurik
Lau alaba daubazak
Ezkondu bagarik,
Bostgarrena semia
Kapote zarrakin
Konejua dirudi
Bere bizarrakin
.

3. Banakuaren soinuan:
Artakamara Motxoliñua
Domingillua lepuan (bis)
Ereiyok ire ipurdiyorri
Marruekuen moduan (bis)
.

Perretxikotan nebillenian
Sasikolako basuan (bis)
Dama gazte bat billatu naban
Kiñerra baten onduan
Txikiya nintzan, aundiya nintzan
Artu ninduen altzuan
.